

























Armairu elektrikoen fabrikazioan esperientzia handiko enpresa gara, bereziki txafla eta egur
ebaketa lineatara zuzenduak.
Gure ibilbidean zehar fabrikatzaile ezberdinen osagaiak instalatu ditugu, eremu honetan
esperientzia handia lortuz. Hauen artean Siemens, Allen Bradley edo Omron bezelako markak
instalatzen ditugu.
Armairuak instalatzeko ezagutza handia duten langile plantila daukagu, bai araudi europar zein
amerikarrean ezagutza dutenak. 2014tik armairuak araudi amerikarraren arabera instalatu eta
ziurtatzeko UL ziurtagiria daukagu.
Produkzio linea ezberdinen instalazio elektriko eta neumatikoa egiten dugu. Makina guztien instalazioa eta armairuetara konexioa egiten dugu gure bezeroen instalazioetan. Behin instalazioa amaituta gure teknikariak helmugako herrialdera joatean dira makinaren azken instalazioa azken bezeroaren instalazioetan egitera.